XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.7.- Ebaketa arrunta: Eta elementu batzuk batera dira A-koak eta B-koak.

Hauetxek dira A B ebaketaren ondoriozko multzoa.

Elementu batzuk A-koak dira, baina ez B-koak.

Beste elementu batzuk B-koak dira, baina ez A-koak.

6.8.- Multzo hutsa gertatzea.

A eta B multzoak elkargandik zeharo berezita daudenean; hau da, ez badago elementurik bat ere batera A-korik eta B-korik: orduan ebaketak ematen duen multzoak ez du elementurik batere; edo, bestela esateko, multzo hutsa da.

Multzo hutsa adierazteko 0 ikurra erabiliko dugu.

Alegia: 6.9.- Gogora ditzagun, aurrera baino lehenago, ikasi ditugun matematika-ikurrak: (...).